Atazak
Wegenerren teoria eta frogak

Barne-indarrek sortzen dituzten lurrazalaren forma berriak kanpoko eragileen mendean daude. Hauek etengabe ari dira forma horiek aldatzen. Hona hemen prozesu horiek:* Denudazioa: Lurraren gainazaleko materialak desegitea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa. Hiru fasez osatua izaten da: meteorizazioa, garraioa eta higadura.* Meteorizazioa: Harriek agente mekaniko eta fisiko-kimikoen eraginez izaten duten aldaketa-multzoa. Denudazioaren lehen fasea da.dituzte.* Higadura: Lurraren gainazaleko materialak partikuletan desegin, meteorizatu eta higatzen dituzten prozesuen multzoa. Zentzu geologiko zabalean, fenomeno osagarria hartzen du bere baitan: materialak garraiatzea eta beste toki batean metatzea.* Sedimentazioa: Urak, haizeak eta bestelako higatzaileek utzitako materialen metaketa.
Plaka tektonikaren teoria
Lurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan konbekzioz egiten da eta horregatik tenperatura gradiante ia-ia adiabatiko bat du. Sailkapen hau mekanikoa da eta ez da nahastu behar Nukleo, mantu eta lurrazala kontzekptuekin. Litosferak lurrazala eta goi mantuaren zati bat hartzen ditu bere baitan. Mantuaren zati bera momentu batean litosfera izan daiteke eta beste garai geologiko batean astenosfera, bere tenperatura, presio eta zizaila deformazioa kontutan hartuta. Oinarria, beraz, litosferaren existentziak ematen digu. Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta biskoelastikoa den astenosferaren gainean igerian dago. Plaka hauek beti daude mugimenduan eta geldoenak milimetro batzuk mugitzen dira urtean (azazkalen hazte abiadura) eta azkarrenak 15 zentimetro mugitzen dira urtean (gutxi gora behera gizakion ilea hazten den abiadura). Plaka hauek gutxi gora behera 100 kmko lodiera dute. Euren barnealdean mantu litosferikoa da eta kanpoaldean bi motako lurrazala dute: lurrazal ozeanikoa, batez ere silizio eta magnesioz osaturikoa eta lurrazal kontinentala, batez ere silizio eta aluminioz osatua. Ozeanikoak 5 km. inguruko lodiera izan ohi du eta kontinentalak bataz-beste 50 km. Plaken artek elkarteei plaka muga deitzen zaie. Plaken arteko muga hauek gertaera geologikoei loturik daude, hala nola sumendi, lurrikara eta mendilerroei. Munduan dauden sumendi aktibo gehienak plaken arteko mugan daude, Pazifikoko Su Eraztuna famatuena delarik. Muga hauek behean azaltzen dira sakonkiago. Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du. Adibidez, Afrikar plakak biak ditu, kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan. Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Arroka mafikoak dituela esaten da. Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino (ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako). Litosferako plaken mugimenduak http://www.youtube.com/watch?v=tJ-ZV5YcJHE
![]()


Zabaldu
del.icio.us