Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Lurraren Errainak
plakaren tektonika aztertuko duguuuu! uaaaah! Azkar ta sakon! yeah!

Se vende mobilete morao con pocos kilometros y muchos años

12/06/2008 GMT 1

Bibliografia

urruzunos @ 09:00

www.wikipedia.com

www.zientzia.net

DBH 4 ko biologia liburua.

www.euskalnatura.net

www.youtube.com

10/06/2008 GMT 1

Ondorioak

urruzunos @ 08:55

Gaiari buruz, gehiena ikasita genuen, baina hala ere, Wegenerren teoria eta frogak zer ziren ez genekien.

Teoria hau aztertu ondoren konturatu gera munduko kontinenteak elkarturik zeudela hasieran, eta orain puzleko zatiak bezela dira lurrazaleko mugimenduengatik aldendu egin direlako.

 Hau izan da guztia.

Sarrera

urruzunos @ 08:47

Blog honetan, lurrazalean gertatzen diren hainbat fenomenoren zergaitia azalduko dugu.

Lehenengo atalean, lurrazalean gertatzen diren mugimenduen kausa-ondorioak aztertu ditugu, hots, tsunamiak, lurrikarak...

Ondoren, bigarren atalean, hainbat teoriaren frogak aurkitu ditugu: Wegenerren teoria eta frogak, Plaka tektonikoen teoria...

Azkenean ondorioak ere atera ditugu.

05/06/2008 GMT 1

Atazak

urruzunos @ 09:23

Wegenerren teoria eta frogak

aldaketak.gif

Barne-indarrek sortzen dituzten lurrazalaren forma berriak kanpoko eragileen mendean daude. Hauek etengabe ari dira forma horiek aldatzen. Hona hemen prozesu horiek:* Denudazioa: Lurraren gainazaleko materialak desegitea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa. Hiru fasez osatua izaten da: meteorizazioa, garraioa eta higadura.* Meteorizazioa: Harriek agente mekaniko eta fisiko-kimikoen eraginez izaten duten aldaketa-multzoa. Denudazioaren lehen fasea da.dituzte.* Higadura: Lurraren gainazaleko materialak partikuletan desegin, meteorizatu eta higatzen dituzten prozesuen multzoa. Zentzu geologiko zabalean, fenomeno osagarria hartzen du bere baitan: materialak garraiatzea eta beste toki batean metatzea.* Sedimentazioa: Urak, haizeak eta bestelako higatzaileek utzitako materialen metaketa.


Plaka tektonikaren teoria

Lurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan konbekzioz egiten da eta horregatik tenperatura gradiante ia-ia adiabatiko bat du. Sailkapen hau mekanikoa da eta ez da nahastu behar Nukleo, mantu eta lurrazala kontzekptuekin. Litosferak lurrazala eta goi mantuaren zati bat hartzen ditu bere baitan. Mantuaren zati bera momentu batean litosfera izan daiteke eta beste garai geologiko batean astenosfera, bere tenperatura, presio eta zizaila deformazioa kontutan hartuta. Oinarria, beraz, litosferaren existentziak ematen digu. Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta biskoelastikoa den astenosferaren gainean igerian dago. Plaka hauek beti daude mugimenduan eta geldoenak milimetro batzuk mugitzen dira urtean (azazkalen hazte abiadura) eta azkarrenak 15 zentimetro mugitzen dira urtean (gutxi gora behera gizakion ilea hazten den abiadura).

Plaka hauek gutxi gora behera 100 kmko lodiera dute. Euren barnealdean mantu litosferikoa da eta kanpoaldean bi motako lurrazala dute: lurrazal ozeanikoa, batez ere silizio eta magnesioz osaturikoa eta lurrazal kontinentala, batez ere silizio eta aluminioz osatua. Ozeanikoak 5 km. inguruko lodiera izan ohi du eta kontinentalak bataz-beste 50 km.

Plaken artek elkarteei plaka muga deitzen zaie. Plaken arteko muga hauek gertaera geologikoei loturik daude, hala nola sumendi, lurrikara eta mendilerroei. Munduan dauden sumendi aktibo gehienak plaken arteko mugan daude, Pazifikoko Su Eraztuna famatuena delarik. Muga hauek behean azaltzen dira sakonkiago.

Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du. Adibidez, Afrikar plakak biak ditu, kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan. Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Arroka mafikoak dituela esaten da. Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino (ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako).





Litosfera eta astenosferaren eskema. 1- Lurrazal kontinentala 2- Lurrazal ozeanikoa 3- Goi mantua


Litosferako plaken mugimenduak 

Colisión tectónica de dos placas continentales. 

http://www.youtube.com/watch?v=tJ-ZV5YcJHE

Plaken arabera...

urruzunos @ 09:08

Zergaitik aldatzen ari da lurrazala?

Lurrazalaren azpialdean tenperatura handia dago eta bero horren eraginez zenbait harri urtu eta ore antzeko masa goriak sortzen dira. Lurrazalaren barnean badira lur zati batzuk beste batzuen  kontra mugiarazten duten indarrak. Indar horien eraginez beste zenbait fenomeno ere sor daitezke. Sumendiak., Lurrikarak tolesturak eta failak.plakaaaaaaaaaaaaaaaax


 Nola sortzen dira mendikateak?

 Bi eratara sortzen dira mendikateak. Hauek dira: 

1-Orogeno simetrikoak:

-Bi plaka litosferiko kontinentalen talkaren ondorioz eratuak eta geosinklinal bat konprimitzean. Honen ondorioz sortuak izan dira: Himalaia, Pirineoak, Alpeak...
 

2-Orogeno asimetrikoak:

-Plaka kontinental baten eta ozeaniar baten arteko talkaren ondorioz sortuak, subdukzio zonetan pilatutako sedimentuen ondorioz eratuak. Hauen adibide ditugu Mendi Harritsuak edota Andeak.


Non daude sumendiak?

Sumendiak orokorrean bi edo hiru plaka tektoniko elkartu edo bereizten diren lekuetan aurkitzen dira. Ozeano erdiko gandorretan "dibergentziaz sortutako sumendiak" daude eta subdukzio eremuetan "konbergentziaz sortutako sumendiak". Sumendiak ez dira sortzen faila transformakorrak dauden lekuetan (San Andreas faila). Sumendiak ere lurrazala txikiagotzen denean sortzen dira.


Zergaitik tsunamiak?

Tsunamiak itsasoko azpialdean gertatzen diren lur mugimenduek sortzen dituzte. Hauen ostean ura mugitu egiten da estabilizatzeko eta mugimendu erraldoi hauek direla medio, uhinak sortzen dira, hauek kostaldera hurbildu einean, handitu egiten dira eta lurrrera iristerako erraldoiak dira, kaosa sortuz.


Chengduko lurrikara bezalako bat hemen gerta al daiteke?

Gure herrialdean ezin da horrelakorik gertatu, izan ere, gu ez baitgaude plaken frikzio zonaldean. Gertatu daiteke guk mugimendu txikiak nabaritzea baina hauek ezin dituzte horrelako lurrikarak sortu.

 http://es.youtube.com/watch?v=PC2tq2SOVWw

San Juan'08 Soria 25-30 Ekainak. Las mejores fiestas.. ni te lo imaginas

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!